Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak debekatu egin ditu uztailaren 31rako presoen eskubideen alde errepideetan iragarrita dauden elkarretaratzeak. Herrizaingo Sailak dio segurtasuna arriskuan jartzen dutela horrelako deialdiek, eta baimena ukatu dio deitzaileari. Oporretako irteera operazioa baliatuz ohikoa da presoen aldeko aldarria errepideetara eramatea. Aurten, herritar batek lau errepidetan biltzeko baimena eskatu zuen Araban: Lopidan N-1ean, Agurainen N-1ean, Asparrenan N-1ean eta Urkabustaizen AP-8an.
Herrizaingo Sailaren arabera, pankartak, pintaketak eta pertsonak errepide sare nagusian egoteak gidarien arreta desbidera dezake. Bilkura horiek zirkulazioan eragin hori ez duten lekuetan egin daitezkeela dio, aurrez baimena eskatzen bada.
Hilaren 31rako presoen alde antolatutako bilkurak galarazi ditu Jaurlaritzak
Errepideetako bilkurek gidarien arreta desbideratu eta istripuak eragin ditzaketela dio
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu