Ezbeharra

Hildako bat eta N-121-A errepidea itxita, gasolina zeraman kamioi batek istripua izan duelako

Iruñea eta Irun lotzen dituen N-121-A itxi behar izan dute momentuz. Hildakoaz gain, bi zauritu eragin ditu kamioiak, haiek zihoazen autoaren gainera erorita.

2009ko urtarrilaren 31
18:30
Entzun
Iruñea eta Irun lotzen dituen N-121-A errepidea itxi behar izan dute gaur arratsaldeko 16:00ak aldera, 13. kilometroan, Enderitz parean (Nafarroa), gasolina zeraman kamioi batek istripua izan duelako. Kamioia auto baten gainera irauli da, eta autoan zihoazen lagun bat hil eta beste bi zauritu dira. Gainera, gasolina isuri da errepidera, eta gainerako ibilgailuentzako arriskutsua zenez, errepidea itxi behar izan dute.

Foruzainak eta suhiltzaileak bertaratu dira, baita anbulantziak ere. Zaurituak ospitalera eraman dituzte, Iruñera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.