"Jaungoikoa lagun, hiria berreraikiko dugu. Baina oraingoan, hobea eta sendoagoa izagno da. Suntsitua izan denaren leku berean hiri garatua eraikitzea espero dugu", adierazi du Khameneik Bamera egin duen bisitan, hain zuzen ere, senide eta lagunak zein etxebizitzak galdu dituzten ehunka herritarren aurrean.
Bitartean, erreskate lanek aurrera segitzen dute, nahiz eta hondakinen artean inor bizirik topatzeko aukera eta itxaropena gero eta txikiagoa izan. Agintariek agertu dutenez, 25.000 bat gorpu atera dituzte dagoeneko hondakinen artetik, eta, guztira, hildakoen kopurua 40.000 lagunera iristea espero dute.
Ostiral goizaldean astindu zuen lurrikarak Bam hiriaren ingurua. Mugimendu sismikoak 6,3 gradutako indarra izan zuen Richter eskalan, eta Bameko etxebizitzen %70 suntsitu zituen. Unescok Gizateriaren Ondare izendatutako hiria zen Bam.
Oraindik milaka lagunek aterberik gabe segitzen dute. Nazioarteko laguntza iristen ari da, baina, hala ere, ez hondamendiari aurre egiteko adina. Ostiraletik gaur arte, milaka lagunek estalperik gabe igaro behar izan dute, ohe estalki hutsekin babestuta. Sasoi honetan hotzhandia egiten du gauez Iran hegoaldean.
Irango lurrikara
Hildakoen kopurua 40.000ra irits daitekeela diote Irango agintariek
Joan den ostiralean Iran hegoaldea astindu zuen lurrikarak utzitako hondamendiaren tamaina izugarria ageria geratzen ari da pixkanaka: dagoeneko 25.000 bat hilotz bildu dituzte, eta guztira hildakoen kopurua 40.000 lagun ingurukoa izango dela agertu dute gaur Irango agintariek. Nolanahi ere, mugimendu sismikoak suntsitutako Bam hiria berriz eraikiko dutela agindu du Ali Khamenei ayatollah-k, Irango buruzagi nagusiak; gainera, lehen baino sendoago eraikiko dutela azpimarratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu