Hilotz bat aurkitu dute Angeluko hondartza batean

France Bleu irratiaren arabera, burua moztua zuela agertu da. Martxan dute gorpua identifikatzeko ikerketa. Badirudi denbora batean uretan egon dela.

Angeluko hondartza bat, artxiboko irudi batean. GUILLAUME FAUVEAU
2023ko azaroaren 13a
10:06
Entzun 00:00:0000:00:00

Atzo goizean gorpu bat aurkitu zuten Angeluko (Lapurdi) hondartza batean, uretan. France Bleu hedabidearen arabera, burua moztua zuela agertu zen. Suhiltzaileek 12:00 aldera jaso zuten abisua, eta uretatik erreskatatu zuten.

Orain, Polizia gorpua identifikatzeko lanetan ari da. Dirudienez, denbora zeraman uretan, eta gizonezko batena da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.