Baliabiderik ez duten pertsonek etxea emanda hipoteka kitatzea onartu du Nafarroako Parlamentuak, Espainiako Gobernuaren proposamena bere eginda. UPNk, PSNk, NaBaik eta PPk egin dute neurriaren alde; Bilduk eta Ezkerrak abstentziora jo dute. Dirurik ez daukatenei laguntzeko neurrien barruan proposatu zuen hipotekaren ordainetan etxea ematea Madrilgo gobernuak; hipoteka moldatzea eta interesak jaistea ere jarri zuen mahai gainean. Nafarroako Gobernuak babestu egin du neurria; Alvaro Miranda Ekonomia kontseilariak alde bozkatzeko eskatu zien atzo parlamentariei, nafarrak espainiarrak baino «baldintza txarragoetan» ez egoteko.
UPNko eta PPko parlamentariek erabat babestu zuten proposamena, eta alde bozkatu zuten; baietza eman zuten NaBaik eta PSNk ere, legea motz geratzen dela iritzi badiote ere. Bilduk eta Ezkerrak abstentziora jo zuten: Bilduk salatu zuen Nafarroan bertan neurriak hartzeari uko egin diola gobernuak; Ezkerrak dio «erabateko porrota» izango dela neurria.
Hipotekaren ordainetan etxea ematea onartu du Nafarroako Parlamentuak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu