HIPOTESIAK

2017ko ekainaren 4a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Izarraren portaera bitxia azaltzeko, hipotesi asko plazaratu dira, baina oraindik ere azalpen garbirik ez dago. Hona urteotan plazaratu diren proposamen horietako batzuk:

Kometen hodei bat. Izarraren inguruan biraka ari den kometa multzo batek eragingo lituzke distira aldaketak.

Planeta apurtua. Aurreko hipotesiaren aldaera bat da: Tabbyren inguruan txikitu berri den planeta bat legoke, hondarrez inguraturik .

Orban erraldoiak. Magnetismoa dela eta, izarraren azalean sortuko liratekeen orbanak leudeke iluntzeen atzean.

Planeta erraldoi bat. Eraztunak dituen planeta erraldoi batek noizean behin izarra estaliko luke; inguruan asteroide troiarrak leudeke.

Dysonen esfera. Lurretik kanpoko zibilizazio batek izarraren inguruan eraikitako estruktura erraldoi bat litzateke hori, izarraren energia eskuratzeko eraikia. Ez dirudi oso errealista, baina hedabide askotan ondo saldu da ideia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.