Hirigintza topaketak egingo dituzte Gasteizen
GASTEIZ. Martxoaren azkeneko egunetan Nazioarteko Hirigintza Gasteizko Topaketa egingo dute lehenengo aldiz Arabako hiriburuan, «Gasteiz hiri biziberritzearen eta berrikuntzaren alorrean erreferente bihurtzeko asmoz». Udalak jakinarazi duenez, 300dik gora lagunek parte hartuko dute topaketan, eta gai nagusia «hirigintza berria» izango da. Besteak beste, Europako Hiriburu Berdeetako ordezkariak izango dira: Stockholm, Naoned eta Hanburgo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu