AAM-ren kontrako epaiketa

Hiru auzipeturen aurkako eskaera 10 urtetik 13ra igo du fiskalak

Joan Mari Olano, Julen Zelarain eta Aitor Jugo "ETAko buruzagitzat" jo ditu fiskalak. Beste 18 auzipeturen kontra 10 urteko eskaerei eutsi die, AAMko kide ziren heinean etakide zirela iritzita. Beste hiruren kontrako karguak atzera bota ditu: Maitane Mendez, Jorge Arredondo eta Mitxel Sarasketaren aurkakoak. Carlos Bautista fiskalaren arabera, "auzipetuek epaiketan izan duten jarrerak" argiago utzi du "erakunde terroristako kide" direla.

2008ko ekainaren 16a
16:20
Entzun
AAM Aministiaren Aldeko Mugimenduaren kontrako epaiketan gaur egin ditu zigor eskaerak Carlos Bautista fiskalak, eta gogortu egin ditu 27 auzipetuetatik hiruren kontrakoak; zehazki, Joan Mari Olano, Julen Zelarain eta Aitor Jugoren aurkakoak. Hasieran 10 urteko espetxe eskaera egin zuen haien kontra, eta orain ahozko auzi saioan egin ondoren, 13 urtera igo du "ETAko buruzagi" zirela argudiatuta.

Beste hiru auzipeturen kontrako karguak, berriz, atzera bota ditu, frogarik ez dagoelako: Maitane Mendez, Jorge Arredondo eta Mitxel Sarasketaren aurkakoak.

Beste 18 auzipetuen kasuan, hasierako 10 urteko eskaerari eutsi dio.

Bautista fiskalak frogatutzat eman du AAMko erakunde eta kideak ETAko parte zirela; areago, ahozko epaiketan auzipetuek izan duten jarrerak kidetza hori argi utzi duela nabarmendu du. "Erakunde terroristako kide onaren gida edo eskuliburuak ezarritako jokabidea jarraitu dute", esan du.

Manifestazioa larunbatean

Epaiketa salatzeko, manifestaziora deitu dute Iruñean heldu den larunbaterako. 18:00etan hasiko da, autobus geltokitik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.