San Ferminak

Hiru dira gaurko entzierroan zezenek adarrez zauritutakoak

Luzea eta arriskutsua izan da gaurko entzierroa, eta, hiru lagun zauritu dituzte zezenek adarrez. Beste laugarren bat, 62 urteko iruindar bat, oso larri dago traumatismo kraneoentzefalikoarekin. Cebada Gago ganadutegiko zezenak, entzierroa hasi eta berehala hasi dira banatzen, eta lasterketa guztian zehar, bi zezen beste guztien atzetik ibili dira. Lau minutu eta berrogei segundu iraun du guztira entzierroak, bezperakoaren ia bikoitza.

2003ko uztailaren 8a
15:15
Entzun
Atzean galduta geratutako bi zezenek sortu dute arrisku eta arazo gehien. Asko kostatu zaie aurrera egitea, etengabe atzera itzultzen baitziren.Ondorioz, asko izan dira arrisku uneak. Mementorik gogorrenak zezen plazako kaleskan bizi izan dira, bostgarren zezenak korrikalarietako bat adar artean harrapatu, eta behin eta berriz ziztatu baitu.Hiru adarkada sartu dizkio, bi eskuineko izterrean eta hirugarrena inglean. AEBetakoa da korrikalari hori, Al-Glenn Cheesson du izena eta 57 urte dauzka. Bideko Amaren erietxean ebakuntza egin diote eta larri dago.

Beste hiru lagun ere larri daude. Dallas Hatchcock Los Angelesko (AEB) 27 urteko gaztea Estafeta kalean harrapatu du zezeneak, eta besoan sartu dio adarra. Hari ere ebakuntza egiin diote erietxe berean, eta larri dago.

Nicholas Headlam 29 urteko australiarra zezen plazako kaleskan harrapatu du zezenak, eta ezkerreko hemitoraxean du ziztada, 20 zentimetrokoa. Nafarroako Ospitalera eraman dute,ebakuntza egin diote eta larri dago.

Fermin Etxeberria Irañeta 62 urteko iruindarra ere Nafarroako Ospitalean ingresatu dute. Traumatismo kraneoentzefalikoa izan du, Merkaderes karrikan. Oso larri dago, Arreta Bereziko Unitatean.

Cebada Gago arriskutsuak

Funtsean, luzea eta arriskutsua izan da gaurko entzierroa. Cadizko Cebada Gago ganadutegiko zezenek bortitz sona dute, eta halaxe direla frogatu dute gaurkoan. Zortziak puntuan atera dira zezenak kortatik, eta Santo Domingoko aldapan gora abiatu dira. Zezenen eta korrikalariak topatu direnean, ez da arazo handirik izan. Baina, berehala, Santo Domingon bertan, zezen beltz bat ezkerreko espaloira sartu da, hots, korrikaldia amaitu ostean lastekariak babestu ohi diren aldera, eta erori egin da. Une horretatik aurrera, atzean galduta geratu da zezen hori entzierroak iraun duen denbora guztian.

Talde nagusia Udaletxeko Plazan sartu denean, biziren jada atzean banatuta geratuta zeuden zezenak, eta Mercaceres kalean gora ere horrela abiatu dira. Estafetako bihurgunean, aurretik elkarrekin zihoazen lau zezenek bazterra jo dute, baina ez indar handiz. Aurrera segitu du talde horrek, mantsoek lagunduta.

Atzetik zihoazen bi zezenetan azkenak arrisku une handiak sortu ditu Estafeta kalean, etengabe atzera itzultzen baitzen, eta ezker-eskuin saiatzen baitzen korrikalariei adarkadak ematen.

Azken hori Estafetan itzulika zebilen bitartean, zezen plazara bostgarren sartu den zezenak adarren artean harrapatu du korrikalarietako bat sarrerako kaleskan. Ia minutu erdiz izan du adar artean, eta behin eta berriz ziztatzen zuen. Lasterkari horren zapi gorria ezkerreko adarretik zintzilik zuela sartu da zezen hori plazara.

Handik pixka batera, Telefonican, zezen plazatik hurbil, ziztatu du seigarren zezenak beste korrikalari bat. Aurretik beste batzuk zauritu ditu adarrez zezen horrek berak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.