gipuzkoa encounter

Hiru egunez, sareari lotuta Tolosan

Jokoak, lehiaketak, hitzaldiak eta abar egongo dira gaurtik igandera arte Gipuzkoa Encounter teknologia berrien topaketetan.

2013ko martxoaren 1a
16:14
Entzun 00:00:0000:00:00

Gipuzkoa Encounter 7 martxan da. Gaur hasi eta igandean amaituko da, eta, hiru egunez, Gipuzkoan egiten den ordenagailu eta teknologia berrien topaketarik handiena egingo da Tolosan (Gipuzkoa).

Jokoak, sari garrantzitsuak, lehiaketak, animazioak eta abar egongo dira. 600 lagunetik gora izango dira izena eman duten parte hartzaileak, hau da, hiru egunetan Usabal kiroldegitik atera ere egingo ez diren ordenagailu zaleak.

Herriko eragileekin aritu dira antolakuntza lanetan, eta, horrez gain, herritar orori zabaldutako egitarau irekia osatu dute.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.