Egun errauste plantara iristeko errepidea egiten ari da Altuna y Uria enpresa, eta laster errauste planta kokatuko den plataforma egiteari ekingo dio Construcciones Moyuak.
Orain, proposamenak aztertu, eta urtearen hasierarako lanaren ardura zeini eman erabakiko du Hondakinen Partzuergoak. Zubietako hondakinak kudeatzeko zentroa egiteko 320 milioi euro inguru beharko ditu Hondakinen Partzuergoak. Horretarako, mailegu bat eskatu dio Europako Inbertsio Bankuari. Banku horrek onartua du 195 milioi euroko mailegua, eta orain Zubietako plantaren inguruko azterketa bat egiten ari dira hainbat aditu, Bankuak eskatuta.
Greenpeacek berriki jakinarazi zuen bankuak atzeratu duela dirua emateko erabakia proiektuaren azterketa bat egin arte. Partzuergoak ukatu egin zuen hori, eta mailegua jasotzeko orduan ere epeak beteko direla ziurtatu du.
Zerrenda
1. ENPRESA TALDEAFCC SA
Serbitzu Elkartea SL
Altuna y Uria SA
AE&E Inova SA
2. ENPRESA TALDEA
Befesa Agua SAU
Thyssenkrupp Xervon Energy GMBH, VAT
Befesa Gestion de Residuos Industriales SL
Novergie SA
Construcciones Galdiano SA
Antzibar SA
3. ENPRESA TALDEA
Sener Ingenieria y Sistemas SA
LKS Ingenieria (MCC)
Construcciones Amenabar SA