Foruzaingoak Iruñeko Komisaldegira eraman ditu 20 eta 25 urte bitarteko hiru gazteak. Ordena publikoa asaldatzea, desobedientzia eta erresistentzia leporatzen diete.
Herenegun gauza bera salatzeko herriko etxeko balkoira kateatu ziren beste hiru gazte, herrian manifestazioa egin ondoren. Foruzaingoak kateak moztu eta atxilotuta eraman zituen. Kateak mozteko lanek iraun zuten bitartean hainbat aldiz oldartu ziren udalaren aurrean bildu ziren gazteen kontra. Herenegun atxilotutako lagunei erresistentzia eta desobedientzia egotzi diete.
Gaztetxeak
Hiru lagun atxilotu dituzte Burlatako Gaztetxea eraitsi izana salatzen ari zirela
Foruzaingoak hiru lagun atxilotu ditu gaur Burlatako Kultur Etxeko teilatuan kateatzeagatik. Atxilotu dituzten bi neskek eta mutilak adierazi dute protestan ari zirela astelehenean Burlatako Gaztetxea eraitsi zutelako. Hogei bat lagunek babesa agertu diete kultur etxeko teilatuan kateatuta zeuden hiru gazteei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu