Politika

Hiru pertsona atxilotu dituzte sare sozialetan ETA goratzea leporatuta

Atxilotuetako bi Bizkaian atzeman dituzte, eta Gipuzkoan atxilotu dute hirugarrena. ETAren biktimak umiliatzea egozten diete.

'Bigarren Armiarma opeazioan' atxilotutakoen aldeko elkarretaratzea Eleak mugimenduak deituta, 2014ko ekainean, Gasteizko Justizia Jauregiaren parean. RAUL BOGAJO, ARGAZKI PRESS
2018ko martxoaren 9a
15:15
Entzun

Espainiako Auzitegi Nazionalak koordinatu du polizia operazioa. Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkaritzak jakinarazi duenez, poliziak ikerketa abiatu zuen ETAren "borroka armatuarekin jarraitzea" eskatzen zuten hainbat mezu atzeman zituenean sare sozial batean.

Ikertu dituzten sare sozialetako perfilak "oso aktiboak" direla adierazi du Espainiako Gobernu Ordezkaritzak, eta "jarraitzaile asko" dituztela. Azaldu duenez, ETAren jardun armatuarekin jarraitzera dei egiten zuten haien mezuetan, harik eta Euskal Herriaren independentzia eta euskal presoen amnistia lortu arte.

 

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.