Euskal presoak

Hiru presok aurki 30 urte eginen dituzte kartzelan

2020ko martxoaren 27a
00:00
Entzun
Apirilaren 4an, 30 urte beteko dira Jakes Esnal, Ion Parot, eta Frederic Haranburu Xistor euskal presoak kartzelaturik daudela. Horren karietara, hainbat ekinbide jarri dituzte abian, eta, esaterako, 40 bat preso ohik gutun bana igorri diote Frantziak Bilbon duen kontsulatuari, hiru presoak aska ditzaten galdegiteko.

Gutuna igorri duten preso ohiak espetxean zigor luzeak egindakoak dira, eta idazkian nork bere testigantza, jasotako kondena eta espetxean egindako urteen berri ematen du. Haien esperientzia Parotek, Esnalek eta Haranburuk pairatzen duten egoerarekin alderatzen dute, eta ondorioztatzen dute hiru presook Espainian atxilotu, epaitu eta zigortu izan balituzte honezkero libre egonen liratekeela. Horregatik, Parot, Esnal eta Haranburu askatzea galdegiten diete Frantziako agintariei.

Eskutitza igorri duten preso ohien hasierako asmoa zen joan den martxoaren 25ean haien testigantza zuzenean eramatea Bilbora, Frantziako kontsulatura, baina alarma egoeraren ondorioz ezarritako konfinamenduak galarazi die hori egin ahal izatea. Nolanahi ere, datozen asteetan ekinbide gehiago antolatuko dituzte auzi horren inguruan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.