Hiru urte eta erdiko espetxe zigorra jarri diote Elena Cal hil zuen gizonari

Elena Calen hilketa salatzeko bilkura, Donostian. JUAN CARLOS RUIZ / ARP.
Erredakzioa
Donostia
2011ko azaroaren 11
00:00
Entzun
Zinpeko epaimahaiak arduragabeko erailketa egotzi ostean, epaileak hiru urte eta erdiko espetxe zigorra jarri dio Elena Cal hil zuen gizonari, Pablo Jorge Simoni. Atzo jakinarazi zuten epaia. Cal Tolosan (Gipuzkoa) hil zuten, iazko urtarrilean, labankadaz. Biktima bikotekide izandakoarekin eta orduko bikotekidearekin bizi zen, tren geltoki ondoko txabola batean.Epailearen idatziak dio «alkoholarekiko menpekotasun larria» zuela akusatuak eta horrek «eragin apur bat» izan zuela errealitatea ulertzeko zuen gaitasunean. Izan zuten bikote harremana larrigarritzat hartu du epaileak. Hiru urte eta erdiko zigorrabetetzeaz gain, 92.000 euroko kalte-ordaina eman beharko dio Calen orduko bikotekideari. Fiskalak hamalau urteko zigorra eskatzen zuen.

Bestalde, 2009an Donostian emakume bat bortxatzea egotzita, 11 urteko espetxe zigorra jarri diote gizon bati. Urtarrilaren 20an izan zen bortxaketa, sansebastianetan. Gizonak ezingo du hogei urtean biktimarekin harremanetan jarri edo harengana gerturatu. 35.000 euroko ordaina ere eman beharko dio.

Ustez bikotekide ohiarekiko zuen urruntze agindua hausteagatik, berriz, gizon bat atzeman zuten herenegun Bilbon. Bizkartzainak eman zien gertaeraren berri ertzainei. Basaurin (Bizkaia) beste gizon bat atxilotu dute, eta beste bat Donostian, andreei eraso egitea egotzita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.