Hirugarren dosiaz erabakiko dute gaur Espainiako Osasun Publikoko Batzordean

Joan den astean EMAk esan zuen ez dela premiazkoa hirugarren dosia hartzea, baina ontzat jo zuen immunoeskasia dutenei ematea. Espero da gaurko bileran bide beretik hartzea erabakia.

Erizain bat gazte bati COVID-19aren aukako txertoa jartzen, artxiboko irudian. IDOIA ZABALETA/ FOKU
edurne begiristain
2021eko irailaren 7a
12:01
Entzun

COVID-19aren aurkako txertoaren hirugarren dosia ematearen egokitasuna aztertuko dute gaur arratsaldean autonomia arteko Osasun Publikoko Batzordean. Joan den astean, EMA Sendagaien Europako Agentziak jakinarazi zuen, gaur egun dauden ebidentzia zientifikoak kontuan harturik, ez dela beharrezkoa txertoaren hirugarren dosia hartzea, baina ontzat jo zuen immunoeskasia dutenei beste dosi bat jartzea. EMAk esandakoaren bidetik, aholku bat eman zuen orduan Espainiako Osasun Ministerioak, eta hirugarren dosia soilik sistema immunea ahul dutenei ematearen alde agertu zen. Gaur hartuko dute horri buruzko behin betiko erabakia Osasun Publikoko Batzordean.

Bestetik, gaurko bileran, Espainiako Osasun Ministerioak erkidegoei proposatuko die positibo baten kontaktuak izanda ere txertoa hartutako ikasleek itxialdirik ez egitea. Neurri hori indarrean da jada Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan; Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak hala iragarri zuen abuztu amaieran, ikastetxeetako protokoloaren aldaketen berri eman zuenean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.