Hezkuntza sailak LOMCEren neurriko traje bat egin du, LOMCEk eskatzen dituen elementu guztiak betez eta LOMCEk egiten dituen eraso eta atzerapauso nagusiei bide emanez”. Xabier Irastortza ELAko ordezkariaren aburuz, Hezkuntza Saila oso maltzur ari da jokatzen ezarri dituen azterketak ebaluazio diagnostikoak direla jendeari sinetsarazteko.
Hori horrela, iaz egindako moduan, hainbat hezkuntza eragilek argi utzi dute euren erabateko aurkakotasuna Eusko Jaurlaritzak 3. mailako azterketa modu orokorrean egiteko hartu duen erabakiari. Irastortzak aldarri egin du: “Hezkuntza komunitate osoari dei egiten diogu LOMCEk eta Heziberrik ezartzen duten 3. mailako azterketari planto egitera eta, horrekin batera, ebaluazio eredu berri baten eraikuntzan lan egitera”.
Jaurlaritzak otsailean onartutako dekretu baten bidez, azterketa hori egitearen ardura ikastetxeen gain utzi zuen, baina sindikatuen esanetan, dekretu horrek gauzak erraztu ordez, zalaparta eta zalantza sortu du ikastetxeetan.