Urtebeteko epean, espetxean hil den hirugarren euskal presoa da Arkaitz Bellon. Angel Figeroa iazko martxoaren 14an hil zen, zigorra etxean betetzen ari zela.
Gaixotasun larri bat zuen, eta horren ondorioz etxean ari zen zigorra betetzen, 2008tik, espetxealdi arinduan. 41 urte zituen. 1994tik zegoen preso, eta haurtzarotik gaixotasun larria izan arren, hainbat espetxetan egon zen sakabanaketaren ondorioz. 1997an bere senideek istripua izan zuten Alcala-Mecora bisitatan zihoazela eta Antonia Hernandez amona hil zen.
Xabier Lopez Peña martxoaren 30ean hil zen, Frantziako Fleury espetxean ondoezak eman ondoren.
Arazo kardiobaskularrak zituen, eta hilaren 11n espetxetik erietxera eraman zuten bihotzekoak jota. Familiak ez zuen heriotzaren berririk izan, harik eta presoa bisitatzera joan ziren arte.