Historiaren Akademiak ez du Francoren biografia aldatuko
MADRIL. Biografien Entziklopediako Francoren biografia ez aldatzea erabaki du Historiaren Espainiako Errege Akademiak. Luis Suarez Francisco Franco fundazioko kideak egin zuen biografia hori. Polemika sortu zen orduan, hark ez baitzuen diktadoretzat jo Franco. Kexa ugari jaso arren, aurrez egindako biografien «alternatibarik» ez duela egingo iragarri du akademiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu