Bruselatik erantzun die Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainaiko gobernuburuak Batasuneko buruzagiek azken orduetan prozesuaren inguruan esan dituzten larritasun hitzei. Hain justu, "hitz larriak" ez erabiltzeko eskatuz erantzun die atzo Iruñean Pernando Barrenak eta gaur Bilbon Arnaldo Otegik egindako adierazpenei. Egun prozesua ez dela bideragarria esan dute batak zein besteak, "PSOEk baldintzak hautsi dituelako".
"Askoz ere positiboagoa litzateke hitz larri gutxiago erabiltzea. Beharbada, egunero hitz larri gutxiago esango balituzte prozesuak aurrera egin dezan lagunduko lukete", adierazi du Espainiako gobernuburuak. Halako adierazpenak "aspalditik" ari direla egiten erantsi du, eta halakoetan aritu ordez "bakearen alde lan egiteko" galdegin die: "Desiragarria litzateke egun guztian zailtasunez eta kale itsuez ari diren horiek bake prozesuaren alde lan egitea".
Prozesuaren inguruko itxaropenari eusten diola erantsi du.
Politika
"Hitz larriak" baztertu eta "bakearen alde lan egiteko" eskatu dio Zapaterok Batasunari
Prozesua ez dela "bideragarria" berretsi du Arnaldo Otegik, "PSOEk baldintzak hautsi dituelako".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu