Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusia

Idurre Eskisabel: «Hizkuntz politiketan jauzi kualitatiboa egin ezean, atzerakada gertatzeko arriskuan gaude»

Idurre Eskisabel, Kontseiluko idazkari nagusia. ANDONI CANELLADA / FOKU
Idurre Eskisabel, Kontseiluko idazkari nagusia. ANDONI CANELLADA / FOKU
2024ko apirilaren 5a
05:00
Entzun
Zer dago jokoan hauteskunde hauetan?

Garai erabakigarrian gaude, euskararen aldeko hizkuntz politiketan jauzi kualitatiboa egin ezean atzerakada gertatzeko arriskuan. Beraz, hauteskundeon osteko politiketan asko dago jokoan. Batetik, globalizazioa muturrekoa den eta bizimodua digitalizatu zaigun honetan, inbertsioak eta politika publiko sendoak ezinbestekoak dira horri guztiari erantzuteko. Bestetik, euskararen aurkako oldarraldi erreakzionarioa aintzat harturik, ezinbestekoa da erakundeetatik ausardiaz jokatzea. Hau da, administrazioa euskalduntzearen oinarri izatea bermatuko duen araudia indarrean jarriz, etorkizuneko belaunaldiei euskaraz jabetzeko eskubidea egiaz ziurtatuko dien hezkuntza legea eraikiz, edota euskal herritar berrientzat euskararako irisbide erraz eta egokia eraikiz.

Zer itxaropen duzu emaitzen harira?

Espero dugu hurrengo Jaurlaritzak, edozein izanik ere, ausardiaz jokatzea. Aintzat hartzea jendartearen gehiengo zabala euskararen normalizazio eta biziberritzearen alde dagoela, egunotan Korrikak beste behin frogatu duen bezala. Ohartzea kontsentsua hor dagoela, eta horren araberako politika publikoak egitea, logika euskarafoboetan ari den gutxiengoarekin kikildu eta haiei hausporik eman gabe.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.