Hizkuntza eskubideen aldeko mozioa, atzera
IRUÑEA. Bilduk aurkeztutako hizkuntza eskubideen aldeko mozioa atzera bota zuen Nafarroako Parlamentuak atzoko osoko bilkuran. Bilduko parlamentari Aitziber Sarasolak egungo Euskararen Legearen aurka egin zuen, «baztertzailea» delako eta euskaldunen «hizkuntza eskubideak urratzen» dituelako. Bilduk aurkeztu moziak Ezkerraren eta Nafarroa Bairen babesa baino ez zuen jaso. UPNk, PSNk eta PPNk, berriz, aurka bozkatu zuten. Haien ustez, egungo legea egokia da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu