Hobera egin du atzo zezenak oso-oso larri zauritu zuen iruindarrak

Pello Torreblancari sabelaldean adarra sartu zion Miura ganadutegiko zezen batek, kailejoian zirela.

2009ko uztailaren 13a
10:54
Entzun
Pello Torreblanca (Iruñea, 44 urte) atzo kailejoian Ermitaño zezenak (Miura ganadutegia) oso larri zauritu zuen korrikalariak hobera egin duela jakinarazi dute medikuek gaur goizean. Fernando Boneta entzierroetako mediku taldeko buruak dio oraindik "oso larri" segitzen duela Torreblancak, baina dagoeneko ez daukala bizitza galtzeko arriskurik. Nafarroako Ospitalean daukate, Zainketa Intentsiboetako Unitatean (ZIU).

Adarkada batzuk sartu zizkion zezenak Iruñeko lagunari, horietako garrantzitsuena sabelaldean, eta medikuek atzo zioten "oso-oso larri" zegoela. Birika gaiztotzeko aukera zegoela zioen.

Torreblancaz gain, beste zazpi pertsona daude erietxeetan, entzierroetan jasoko adarkadengatik edo kolpeengatik. Horiek ere hobera egiten ari direla esan du Bonetak.

Lagun bat hil da aurten entzierroetan: ostiralean, Daniel Jimeno Romero (Alcala de Henares, Espainia; 27 urte). Lepoan adarra sartu zion Jandilla ganadutegiko zezen batek. Atzo erraustu zuten Jimeno, bere herrian, eta han izan zen Yolanda Barcina Iruñeko alkatea. "Jimeno zenaren lagunek esan didate eusteko entzierroei, eta babesteko", adierazi zuen Barcinak. Entzierroen historian hamasei lagun hil dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.