Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak homosexual edadetuen egoeraz ohartarazteko kanpaina bat abiatuko dute Bilbon datozen egunetan. Ekainaren 28an gay, lesbiana, bisexual eta transexualen eguna ospatuko da, eta bi erakunde horiek dei egin diete "euren eskubideak, hainbat aldarrikapen urteen ostean irabazitakoak, familian eta bikotekidearekin gozatu eta banatzera".
Ekainaren 28an ostadarraren bandera Arriaga enparantzan altxatuko dute. Alhondigan, gainera, erakusketa bat zabalduko dute. Gay, lesbiana, transexual eta bisexualen eskubideen aldeko adierazpena onartu dute Aldundiak eta Bilboko Udalak, eta berdintasunean bizitzeko eskubidea bermatzeko konpromisoa hartu dute.