Hondakin organikoak eta errefusa atez ate jasotzea erabaki du Berako Udalak

Bortzirieta, Malerreka eta Baztango hainbat herriko etxe ere prest daude gaikako bilketa hori egiteko

mikel p ansa
2012ko urriaren 11
00:00
Entzun
Hondakinak atez ate biltzea erabaki du Berako Udalak (Nafarroa). Herenegun iluntzean egin zuten osoko bilkura, eta hondakinak jasotzeko sistema horren aldeko botoa eman zuten Aralarrek eta Bilduk. EAJk eta UPNk kontrako botoa eman arren, aurrera atera zen gobernu taldearen proposamena. Hondakin organikoak eta errefusa jasoko dituzte atez ate. Gainerako hondakin frakzioak —papera, beira, plastikoa, pilak...— orain arte bezala jasotzen jarraituko dute, kaleko edukiontzien bidez.

Nafarroa iparraldeko zenbait eskualdetan, Bortzirietan, Malerrekan eta Baztanen, hainbat udal agertu dira atez atekoaren alde. Nafarroako hondakinen partzuergoak galdera egin die, izan ere, herrialdeko mankomunitateei. Europak agindua du materia organikoaren bilketa selektiboa handitzeko; helburu horretara iristeko zer egiteko prest dauden galdetu die partzuergoak mankomunitateei. Atez atekoa jartzeko asmoa horregatik agertu dute hainbat mankomunitatek. Herri txikiagoetan atez atekoa jartzea ezinezko dela eta konposta egitea sustatuko dute, baina Bera bezalako herrietan hondakin frakzio batzuk atez ate bil daitezkeela uste dute udalek. Nafarroan bertan, Sakanan, martxoan jarriko dute atez atekoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.