Herritarrei galdeketa eginez erabakiko dute Mutrikun hondakinak biltzeko zein sistema ezarri, udalak jakinarazi duenez. Gaiari buruz udalbatzan eginiko eztabaidan, eta aho batez onartu du proposamen hori.
Galdeketa egin aurretik, "herri osoak parte hartzeko aukera izango duen parte hartze prozesua" egingo du Mutrikuko Udalak, "Gipuzkoan martxan dauden bilketa sistemen inguruko informazioa zabaltzearren eta debatea ematearren".
"Herritarrei eskura dauden aukera guztien berri emango diegu. Informazio saioak antolatuko ditugu, jendeak zehatz-mehatz jakin ditzan sistema bakoitzak dituen abantailak eta desabantailak", azaldu zuen Joseba Palenzuela alkateak otsail amaieran. Palenzuelak esan zuen oraindik ere "goizegi" dela epe zehatzez eta gutxieneko birziklatze tasez hitz egiteko.