Hondarribiko aireportua bere horretan uztea aukera bat dela esan du Madrilek

Pistaren inguruko aukera guztiak aintzat hartzeko agindu du Ingurumen Ministerioak; tartean, pista ez handitzea bera

Erredakzioa
Donostia
2011ko ekainaren 7a
00:00
Entzun
Hondarribiko aireportua (Gipuzkoa) bere horretan uztea kontuan hartzeko aukeretako bat dela adierazi du Espainiako Ingurumen Ministerioak. Txosten bat helarazi du azpiegitura hori handitzeko asmoei buruz, eta adierazi du erakundeek aintzat hartu behar dutela ez handitzeko aukera. Proposamen guztiak aztertzeko agindu dio Ingurumen Ministerioak AENAri, eta ondoren hartzeko azken erabakia, betiere horren arrazoiak argi azalduta.

Ministerioak esan du «ingurumen eta teknika aldetik bideragarritasun handiena» duen proiektuak egin beharko lukeela aurrera. Horrek esan nahi du, besteak beste, eragingo lituzkeen kalteak aztertu behar direla eta ikertu behar dela zenbat bidaiarirentzat izango litzatekeen baliagarri Hondarribiko aireportu handitua —inguruan beste batzuk badirela gogorarazi du ministerioak, eta AHTak ere kenduko dizkiola bidaiariak aireko garraioari—.

Handitzeko proposamen guztiak alderatu behar direla berretsi du Ingurumen Ministerioak, aireportua bere horretan uzteko aukera barne. Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak nahi dute 200 metro handitzea pista, eta hala adostu zuten. Proiektuak oraindik egiteko du ingurumen iraunkortasunaren txostena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.