Hondarribiko Udalak alarde tradizionalari mesede egin dio erregistroan

Udaleko langile baten bidez inskribatu zuten alarde tradizionala, Jaizkibel konpainiaren eskaerari aurrea hartzeko

jon olano
2012ko abuztuaren 4a
00:00
Entzun
Iñigo Lamarca EAE Euskal Autonomia Erkidegoko arartekoak aintzakotzat hartu du Hondarribiko Jaizkibel konpainiak aurtengo alardearen harira eginiko erreklamazio bat, eta alarde parekidearen eta tradizionalaren erregistroan eginiko «irregulartasunak» zuzentzeko eskatu dio Hondarribiko Udalari (Gipuzkoa).

Udala eta alarde parekidea antolatzen duen konpainia, Jaizkibel, bat datoz bertsioan: aurtengo urtarrilaren 2an, udal erregistroa ireki zutenean, Jaizkibel aurrenekoa izan zen datorren irailaren 8an egingo duten desfilean erregistratzen. Lehena Jaizkibel izan bazen ere, bigarren zenbakia eman zioten; lehen zenbakia desfile tradizionala prestatzen duen Alarde Fundazioari eman zioten, eta, udalak berak Arartekoari aitortu dionez, udal erregistroa herritarrei ireki baino minutu batzuk lehenago inskribatu zuten alarde tradizionala, udaleko langile baten bidez; ofiziala ez den bide bat baliatuta, hortaz.

Garrantzitsua da alardea erregistratzen aurrena izatea, aurreko urteetan irizpide hori erabili baitu udalak alarde tradizionalari emandako lehentasuna zuritzeko. Arartekoak udalari gogorarazi dio idazki bat ezin dela onartu «sarbide orokorraren bideetatik kanpo».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.