Hondarrik gabe gera daitezke Donostiako plaiak, kanpoko kaia egiten bada

Jaizkibel Bizirik-ek gogorarazi du kaia egin nahi duten lekuko harea erabiltzen dela egun hondartzak hornitzeko

Erredakzioa
Donostia
2010eko urriaren 19a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Hareatza aparta da Asabaratza, Jaizkibel mendiko (Gipuzkoa) itsaslabarretako eremu aski aberatsa. Jaizkibel Bizirik taldeak ohartarazi du Donostiako hondartzak harearik gabe gelditzeko arriskua dagoela, Pasaiako kanpoko kaia egiteko asmoak bere horretan badirau, gaur egun gune horretako hondarra erabiltzen baita Donostiako plaiak hornitzeko.

Hareatza guztiz suntsituko dela nabarmendu du erakunde ekologistak. Kalte ekologikoa «atzera bueltarik» gabea izango dela ohartarazi du, eta gogora ekarri du Pasaiako Portuko Agintaritzak berriki atera duen ingurumen txostenean ere aitortzen dela hori. Nolanahi ere, Jaizkibel Bizirik-en aburuz, txostenean hareatza desagertzeak ekar ditzakeen arazoez ohartarazi arren, ez da arazo hori konpontzeko gakoen berri ematen.

Odon Elorzari deia

Hondartzek, beren egiturari eutsiko badiote, jatorrizkoaren harearen antzekoa behar izaten dutela gogorarazi dute erakunde ekologistako ordezkariek. Gogorarazi dute, Donostiako plaien kasuan, Jaizkibelgo hondarrak guztiz betetzen duela ezaugarri hori. Diotenez, hori falta bada, parekorik ez da aurkituko, eta ordezko hondarraren bila oso urrunera joan beharko da, gainera. Horregatik, Donostiako hondartzetan sor daitekeen arazoa aintzakotzat hartuz, Donostiako alkate Odon Elorzari mintzatu zaizkio: «Eskatzen diogu bere kide Miguel Buengerarazteko erokeria honetan».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.