Bart gauerdian AP-1 autobidean egiten ari diren lanetako hondeamakina bati eraso diote Arrasate (Gipuzkoan). Zehazki, su eman eta erre egin dute. Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak agertu duenez, suhiltzaileek itzali dituzte garrak.
Iruñean, berriz, Euskadiko Kutxako bulego bateko kutxa automatikoari su eman diote, Mendillorri auzoan. Espainiako Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzak agertu duenez, erasoaren egileek likido sugarriz busti dute lehendabizi kutxa automatikoa, eta, ondoren, su eman diote. Ibiltzen ez dela geratu da kutxa.
Erasoak
Hondeatzeko makina bat erre dute Arrasaten, eta kutxa automatiko bat Iruñean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu