Hurrengo auzietarako indarrak biltzeko eskatu du Eleak mugimenduak

Gogorarazi du azaroaren 2tik aurrera bederatzi nafar epaituko dituztela, Segiko edo Ekineko kide izatea leporatuta

Erredakzioa
Iruñea
2011ko urriaren 6a
00:00
Entzun
Eskubide zibilen aldeko Eleak mugimenduak dei egin indarrak biltzen jarraitzeko, hurrengo asteetan Espainiako Auzitegi Nazionalean egingo diren epaiketak direla eta. Zehazki, azaroaren 2an hasi eta hurrengo bi egunetan jarraituko duen epaiketa nabarmendu du mugimenduak; auzi horretan, bederatzi lagun epaituko dituzte, nafarrak denak, Segi gazte mugimenduko edo Ekineko kide izatea leporatuta.

Hauek dira auzipetuak: Alberto Lopez Iborra, Aritz Azkona Dominguez, Mikel Jimenez Martin, Luis Goñi Lara, Xabier Sagardoi Lana, Maider Caminos Miranda, Maitane Intxaurraga Uribarri, Noe Lopez Albizu eta Amaia Legarra Beunza. Fiskalak zortzina urteko kartzela eskatu du guztientzat, eta bi urte gehiago Maider Caminosentzat. 2008an atxilotu zituzten, eta Eleak mugimenduak gogorarazi du torturak salatu zituztela inkomunikazioa kendu zietenean.

Epaiketa horren harira, manifestazioa egin zuten iragan larunbatean Iruñean, Eleak-ek deituta. Mugimenduaren arabera, manifestazio hori «eskubide zibilen aldeko dinamika etengabe baten hasiera besterik ez da, jazarpen politikoa eta legez kanporatzeak ezaugarri dituen egoera hau iraultzeko asmoz».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.