bihar BERRIA-N

“Hutsegitea litzateke EAJ taktizismoan jaustea”

Pello Urizar Eusko Alkartasunako idazkari nagusiari eginiko elkarrizketa argitaratuko du bihar BERRIAk.

jarraia156115.jpg
jon olano
2018ko abuztuaren 30a
07:26
Entzun

EAk urte politikoa abiatzeko ekitaldia egingo du gaur, Donostian. EH Bilduko kideetako bat da EA, eta koalizioak bihar eguerdian egingo du gisa bereko ekitaldia, Gasteizen. Maiatzeko udal eta foru hauteskundeez, alderdiaz eta koiuntura politikoaz jardun du Urizarrek BERRIArekin, eta kazeta honek bihar argitaratuko du elkarrizketa. Bertan esandakoen aurrerapena da hau:

- “Frantziak erabaki du mugitzea. Legea moldatu gabe, har daitezke giza eskubideak babesteko neurriak, eta uste dut Sanchezek horiek hartuko dituela”.

- “Nik neuk eta alderdiaren gehiengoak uste dugu bide horretatik jarraitu behar dugula, EAren filosofiaren zati handi bat EH Bilduren barnean dagoela orain”.

- “Laukoa ez dago 2015eko egoeran. Egia da barne gatazkak sortu direla, kezka sortzen dutenak”.

- “Gure helburu gorena lortu ez arren, hobe da herri mailako batzuk lortzea, maximalismoetan jaustea eta dena bertan behera gelditzea baino. Adostasuna hemen lortu behar dugu, eta gero Madrilera joan”.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.