Politika

HZren baliogabetzea kontuan hartu gabe, "norberaren irizpide ideologikoen arabera" bozkatzeko deia egin dute hainbat sindikatuk

LAB, ESK, EILAS, EHNE eta Hiru sindikatuek HZren baliogabetzea salatu dute, eta horrez gain, zenbait konpromisio hartu dituzte "legez kanpo utzi dutena legezko egiteko". Ildo horretatik, baliogabetzea aintzat hartu gabe "beren irizpide ideologikoen arabera" bozkatzeko deia egin diete herritarrei, eta, halaber, atxikimenduak jasoko dituzte enpresa eta lantegietan.

2004ko ekainaren 4a
13:19
Entzun 00:00:0000:00:00
Sindikatu horietako ordezkariek Bilbon agertu dutenez, "demokrazia batean" onartezina da aukera politiko bat baliogabetzea. Hain justu, demokraziaren ezaugarriak aukera politiko guztien eskubideak errespetatzea eta denei eskaintza berdintasuna bermatzea direla nabarmendu dute. Ildo horretatik, HZ legez kanpo utzi duen "erabaki politikoa" salatu dute.

Baina salaketa hutsegik haratago, zenbait konpromiso hartu dituzte "legez kanpo utzi dutena legezko egiteko". Ildo horretatik, herritarrei "beren irizpide ideologikoen arabera" bozkatzeko deia egiteko konpromisoa hartu dute, baliogabetzea kontuan hartu gabe. Orobat, enpresa eta lantegietan ekimen horrenganako atxikimenduak biltzeko konpromisoa hartu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.