Politika

Iñaki Anasagasti: "PSOE salduta dago, PPren diskurtso bera segitzen du"

Iñaki Anasagasti EAJren Madrilgo Legebiltzarreko taldeko buruak kritika gogorrak egin dizkie Espainiako bi alderdi politiko nagusiei: hau da, PPri eta PSOEri. PP ez dela "alderdi demokratikoa" esan du, eta PSOE, berriz, haren mendera jarrita dagoela eta ez dela estrategia politiko propio bat izateko gai. ETB2ko 'El Punto' saioan egin ditu adierazpen horiek.

2003ko irailaren 19a
11:01
Entzun
PPk azken urteetan euskal abertzaletasunarekin izan duen jarrerak etorkizunera begira ondorio larriak izango dituela uste du Iñaki Anasagasti bujruzagi jeltzaleak. Izan ere, Espainian botoak lortze aldera, Jose Maria Aznarren alderdiaren estrategia "abertzaletasun demokratikoa erasotzea eta gatazka bilatzea" izan dela iruditzen zaio. Ondorioz, Aznarren politikaren ondorioz, abertzaletasunaren eta Madrilen arteko "zubi guztiak" hautsi direla nabarmendu du.

Hala ere, horren guztiaren kalte larriena ez dela politikarien arteko liskarra esan du Anasagastik, baizik eta PPren diskurtsoa Espainiako gizartean erabat errotu dela. "Baliteke politikariok denbora epe baten buruan akordioetara iristea, baina Aznarren jarrera dela-eta leize bat zabaldu da gizartean, eta hori ez da belaunaldi batean konpontzen", azpimarratu du.

Ildo horretatik, une honetan Espainiako gizartea "guztiz anestesiatuta" dagoela iritzio dio Anasagastik, eta hori PP eta PSOEren erruz gertatu dela. "PP ez da alderdi demokratiko bat; PSOE, berriz, salduta dago, PPren diskurtso bera segitzen baitu. Ez da bere kabuz aritzeko gai".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.