Iñaki Galdos (Hamaikabaten Donostiako alkategaia): "Aro berri batean gaude. Alderdien iraganeko egiturek ez dute balio, jendea aldatu egiten delako eta hauteskundearen arabera iritziz aldatu eta botoa aldatzen duelako. Politika egiteko beste modu bat behar da, Hamaikabatena bezalakoa, non erabakiak ez datozen alderdiak inposatuta, baizik eta herri bakoitzeko batzarrak bere borondatearen arabera hartzen dituen, udalaren beharrei erreparatuta".
Felipe Gonzalez (PSOE): "Horrelakoak esatea arriskutsua beti den arren, inoiz ez gara ETAren amaieratik hain gertu izan. Eta inoiz ez da eskuinaren jarrera hain oldarkorrak izan, ETAren aurkako borrokan demokrazian izan diren gobernurik onenen aurka: Zapaterorena Espainian eta Patxi Lopezena Euskadin".
Aintzane Ezenarro (Aralarreko eusko legebiltzarkidea): "Hauteskunde hauetan bakea dago jokoan; hatz puntekin ukitu dezakegu. Eta Aralarri emandako botoa bakearen bidean atzera egin ahal ez izateko botoa da".
Xabier Agirre (EAJren Arabako zerrendaburua): "Trebiñu Araban integratzeko lanean jarraituko dugu; hori da gure konpromisoa. Trebiñuren auzia da gainditzeko daukagun ikasgai handia, baina badirudi horrek ez diola axola ez Burgosi, ez Gaztela-Leoni ezta Madrili ere. Baina nik ez dut zalantzarik Trebiñu Araban integratuko dela etorkizunean; zortzigarren koadrilla da".
Cristina Garmendia (Kultura ministroa, PSOE): "Zientzia eta berrikuntza gaur egungo eta etorkizuneko ardatz izango da hiri guztietan, eta Donostia esparru horretan oso ondo kokatuta dago".
Odon Elorza (PSE-EEren Donostiako alkategaia): "[Konstituzio] Plaza honetara etorri gara orain arte batzuentzat itxita zeuden askatasun eremuak irabazi egin behar ditugulako. Batzuentzat arriskutsua zen horietan sartzea, baina normalizazio politikoan aurrera egiteko egunero keinu txikiak egin behar dira.