Selektibitatea

Iñaki Goirizelaia: "Ez dago Kimikako azterketa berriro egiteko arrazoirik"

Proba ez dutela berriro egingo berretsi du EHUko errektoreak.

2011ko ekainaren 17a
19:17
Entzun 00:00:0000:00:00

Iñaki Goirizelaia Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak gaur goizean berretsi egin du ez dutela errepikatuko selektibitateko Kimikako azterketa. Atzo banatu zituzten ikasleen notak, eta aurreko urteetakoen antzekoak direla esan du. Azterketa egin zuten bi ikasletik batek ez dute gainditu, eta batez besteko nota 4,56koa izan da. Selektibitatea egin dutenen %95,96k gainditu dute unibertsitaterako sarbide proba.

Goirizelaiak Euskadi Irratiari esan dio galdetutako eduki guztiak selektibitatearen programan zeudela. Ikasle guztien eskubideak bermatu behar direla esan du, eta ez dagoela Kimikako proba berriro egiteko arrazoirik. Kimikako azterketako arazoak aintzat hartuta, Kimikako azterketa bi aldiz zuzentzea erabaki zuten, eztabaidagai den galderarekin eta hori gabe, eta bi modu horien artean nota onena ematen duena jartzea ikasle bakoitzari.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.