bihar Berria-n

Iñaki Zarraoa: "Sinesgarritasuna izateko, tentuz aritu behar dugu erabakitzeko eskubidearen alde"

Azkeneko urtebeteaz eta giza kateaz balorazioa egiteko, herri batzordeekin batzar bat egingo du Gure Esku Dago-k Arrasaten, bihar (10:00). Han izango da Iñaki Zarraoa.

Iñaki Zarraoa, artxiboko irudi batean, Bilbon. GORKA RUBIO, ARGAZKI PRESS
enekoitz esnaola
2014ko ekainaren 20a
10:48
Entzun

Zarraoaren esan batzuk:

- "Gure Esku Dago-n gero eta jende gehiago nahi badugu, erabakitzeko eskubidea defenditzen segitu behar dugu, pausoak neurtuz. Jendeak ikusi behar du eskubide baten defentsan ari garela, ez proiektu politiko baten alde.
Sinesgarritasuna izateko, tentuz aritu behar dugu".

- "Erabakitzeko eskubidearen alde jende gehiago dago, independentziaren alde baino. Hura aldarrikapen zabalagoa da. Independentista garenok ere ikusten dugu topagunerako aldarri bat izan daitekeela erabakitzeko eskubidea".

- "Ibarretxeren garaikoa mugimendu instituzional bat izan zen, ez gizartetik sortutakoa. Madrilek ostikoa eman zuenean, gizarteak ez zuen erantzun. Orain, Gure Esku Dago-k nahi du gizarteak babestu eta bereganatu dezala erabakitzeko eskubidea".

- "Hau pertsonalki esango dut, ez Gure Esku Dago-ko kide gisa: hasieratik independentziaren bidea EAEk soilik jorratu behar badu, jorra dezala".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.