Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak indarkeria matxistari buruzko iazko datuak plazaratu ditu. Bertan ageri dira Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroako indarkeria matxista salaketak.
2014ko datuen parekoak dira 2015ekoak babes neurriei dagokienez; 1.064 babes eskari aurkeztu ziren epaitegietan, eta hogei gehiago iaz. Onartutakoak, ordea, gehiago dira; 2014an %45,9 ez zituzten aintzat hartu, eta iaz, berriz, %54.
5.423 salaketa aurkeztu ziren iaz epaitegietan Hego Euskal Herrian. Biktimek Poliziara jotzea izan zen ohikoena —3.261 kasu—, baina 1.323 salaketa Poliziaren esku-hartzearen bitartez izan ziren. Gainera, 977 emakumek uko egin zioten prozesu judizialari; urte osoan zehar aurkeztutako salaketen %18 da hori; ia bostetik bat.
Alderatzeko; 2014an, 5.318 izan zen aurkeztutako salaketa kopurua, eta %19,4k egin zieten uko prozesuari.