Paueko auzitegiak ontzat eman du Ibai Peñaren aurka Espainiak aurkeztu euroagindu eskaria. Frantziako Poliziak martxoaren 28an atxilotu zuen Peña, Baionan, Espainiako Auzitegi Nazionalak ezarritako agindua zela medio. Biharamunean epailearengana eraman zuten, eta hark Okzitaniako Tolosa herriko Seysses espetxean ezartzea deliberatu zuen, auzibidea burutu bitartean. Atzoko erabakia dela eta, Ibai Peña Espainaratzeari oniritzia eman dio Paueko auzitegiak. 2006an gertatu ziren kale borroka ekintza batzuetan parte hartzea leporatzen dio Espainiako epaitegiak.
2009an ere atxilotu zuten Peña Ipar Euskal Herrian, eta presondegian ezarri zuten. Orain ez bezala, orduan epaileak ez zuen ontzat eman Espainiaren eskaria, eta gasteiztarra libre uztea deliberatu zuen.
Bere kontrako eskaria indargabeturik zegoen arren, geroztik bertze hiru aldiz atxilotu izan du Frantziako Poliziak. «Jazarpen honekin, nire bizimodua eta militantzia baldintzatzea dute helburu, Ipar Euskal Herrian errotu dudan bizitza ezegonkor eginez eta etengabe oztopatzen saiatuz», azaldu zuen Peñak geroztik.
Ondoko egunetan kanporatu dezakete Peña, helegiterik jartzen ez badu. Erabakia salatzeko, elkarretaratzea egin zuten atzo Baionan.
Ibai Peña Espainaratzearen aldeko ebazpena egin du Paueko auzitegiak
Frantziako Poliziak martxoaren 28an atxilotu zuen Peña, Madrilen euroagindu eskari baten ondorioz
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu