Jaurlaritzako Kontseilu Politikoko beste bi kideekin —Joseba Azkarraga Justizia sailburuarekin (EA) eta Javier Madrazo Etxebizitzakoarekin (EB)— agerraldia egin du Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzako lehendakariak, hain zuzen ere, ETAren indarkeriaren aurka eta prozesua bultzatzeko asmoz datorren larunbaterako deitu duten manifestazioaren berri emateko.
Prozesua berriro abiatzeko zein baldintza eman behar den argi utzi du Ibarretxek: biolentziari uko egin behar dio ETAk, "indarkeria amaitu dela esan behar du". Ildo horretatik, datorren larunbatean Bakearn eta elkarrizketaren alde lelopean egingo den helburu nagusia ETAri indarkeria utz dezala exijitzea dela nabarmendu du lehendakariak, eta horrekin batera, alderdien arteko elkarrizketa sustatzea. Horregatik, Batasunari esan dio manifestazio horretan parte hartu nahi badu indarkeria behin betiko utz dezala galdegin behar diola ETAri; "han egoteko xedea desitxuratu nahi badu, hobe du etxean geratzea", azpimarratu du.
Madrilgo atentaturen ondorenak
Ibarretxe: "Indarkeria amaitu dela esan behar du ETAk"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu