IBARRETXE PLANAREN AURKEZPENA EUSKO LEGEBILTZARREAN

Ibarretxe plana "ETAren herentzia politikoa" dela esan du Mayor Orejak

Jaime Mayor Oreja PPko legebiltzarkidearen arabera, Ibarretxe plana "ETAren herentzia politikoa" da "EAJk botere politikoari eusteko". PPko kidearen iritziz, plan bat mahai gainean jarrita ez dago "ezin da elkarrizketarik egon, plan horrek aurrez aurre jartzen gaituelako". Mayor Orejak plana atzera ez botatzeko esan dio Ibarretxe lehendakariari, "ez baitu ezertarako balio".

2003ko irailaren 26a
19:12
Entzun
Mayor Oreja PPko legebiltzarkideak adierazi duenez, EAJk ETAren bideari jarraitzen dio berea den botere politikoari mantentzeko, "Espainiari traizioa egitea" egotzi dio Ibarretxeri, "Espainiak emandakoaz aprobetxatu" delako. "Zuek plan batean mugilduta zaudete, eta ez gobernu batean", leporatu dio lehendakariari.

PPko parlamentarioak azken urtebetean "askatasunaren historian" gertatutako hainbat ekimen ekarri ditu gogora bere hitzaldian. "ETA ez dago udaletxeetan eta kale indarkeria nabarmen jaitsi PPko gobernuak egin dituen lege aldaketengatik", azpimarratu du.

Plana ez duela bere osotasunean ezagutzera eman egotzi dio Mayor Orejak, eta estatutua gainditzeko saiakera egiten ari dela azaldu du. Plana urriaren 25a baino lehenago galdegin dio Ibarretxeri, "plana ez aurkezteak kalte besterik ez baitio egiten euskal gizarteari".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.