Espainiako, Galiziako, Herrialde Katalanetako, Portugalgo eta Euskal Herriko hizkuntzen ikerketa eta hedapen zentroaren parte da Euskarabidea atzoz geroztik. Maximino Gomez Euskarabideko zuzendariak Hizkuntza Iberikoen zentroan sartzeko ituna sinatu zuen. Etxepare Institutua lehendik ere zentroko kide zen.
Iberiako penintsulako hizkuntzen eta hizkuntza prehistorikoen ezagutza eta ikaskuntza hedatzea da Hizkuntza Iberikoen Zentroaren helburua. Espainiera eta portugesa hizkuntza ofizialak diren munduko beste herrialdeekin ere lan egiten du zentroak, eta ikerketan egiten du ahalegin handiena.
Iberiako penintsulako hizkuntzen zentroan sartu da Euskarabidea
Euskararen, katalanaren, portugesaren, galegoaren eta gazteleraren ezagutza eta ikerketa sustatzea da zentroaren helburua
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu