azpiegiturak

Iberian kaleratzeak gutxitzeko proposamena aurkeztu dute

Zuzendaritzaren eta sindikatuen arteko bitartekariak aurkeztu du. Bihar elkartuko dira bi aldeak bitartekariarekin.

2013ko martxoaren 6a
16:52
Entzun 00:00:0000:00:00

Iberiako sindikatuek ez dute xehetasunik eman, eta azaldu dute bitartekariaren neurriak aztertu egin behar dituztela lehenik eta gero berriro elkartuko direla harekin. Jose Luis Romero Iberiako Giza Baliabideetako zuzendariak azaldu duenez, zuzendaritzak eta sindikatuak bihar elkartuko dira bitartekariarekin. Hamar orriko dokumentu bat aurkeztu diete, Antonio Escobar Sitcpla sindikatuko presidentearen arabera. 

Otsailaren 18tik 22ra egin zuten aurreko greba langileek; aste honetan ere ari dira, eta martxoaren 18tik 22ra egitekoak dira. Zuzendaritzaren lehenengo asmoa 3.807 lagun kaleratzea zen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.