Ibilaldia egin dute San Filippo gaitza duen mutil baten alde
IBARRA. Oier Iribarren Ibarrako (Gipuzkoa) mutilak San Filippo gaixotasuna dauka. Haren alde, herri ibilaldi bat eta diru bilketa egin zuten atzo Tolosaldean. Luis Zabala eta Juan Zubia herrikideek eskualdeko 28 herriak zeharkatu zituzten, eta hainbat herritarren babesa jaso zuten. Azkeneko metroak Ibarran bertan egin zituzten iluntzean, Iribarrenekin batera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu