Ibon Iparragirre presoa ospitaleratu egin dute
BILBO. Ibon Iparragirre euskal presoa Basurtuko ospitalera eraman dute, Etxerat elkarteak atzo adierazi zuenez. Iparragirre herenegun goizean gaizki sentitzen hasi zen, epilepsia krisi baten ondorioz. Ospitalean egoera kontrolatzea lortu dute, eta hobera egin du Etxerat-en arabera. Iparragirrek giza immuno-eskasiaren birusa du, eta larri dagoelako urrian etxera itzuli ahal izan zen, espetxeratze zigorra arinduta betetzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu