indarkeria matxista

Idoia Barba

Barakaldo, 2006ko maiatzaren 28a.

2006ko maiatzaren 28a
05:00
Entzun

Senar-emazteen gorpuak Barakaldoko mendialde batean aurkitu zituzten, Bizkaian, Basatxu aldean, beren furgonetaren barruan. Eskopeta ere han bertan aurkitu zuten. Gizonak andrea hil zuen, eta gero bere buruari tiro eman zion. 2006ko maiatzak 28 zituen.

Idoia Barba izena zuen emakumeak, eta 39 urte zituen. Barakaldoko Udalak jakinarazi zuen urte eta erdi inguru zela bikotea herrian bizi zela. Gizarte zerbitzuetan ezagutzen zuten bikotea, baina ez zuten andreak tratu txarrik jasotzen zuen susmorik. 21 urteko seme bat zuen bikoteak, eta gizonaren 12 urteko iloba bat ere haien zaintzapean zegoen. Bizi ziren etxea bota egin behar zuten aurki.

Pedro Montes izena zuen senarrak. 40 urte zituen. Andrea hil ondoren bere buruaz beste egin zuenez, artxibatu egin zuten auzia.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.