Antzerkia

Idoia Sagarzazu aktorea hil da

Antzerkian eta zineman ere aritu arren, telebistan egindako lanek egin zuten, batik bat, ezagun. Bikoizketan aritzen ere aritzen zen. Gaur izan da hileta elizkizuna, Hondarribian.

2007ko uztailaren 2a
20:59
Entzun
Idoia Sagarzazu (46 urte; Irun, Gipuzkoa) aktore ezaguna hil egin zen atzo goizean, Hondarribian (Gipuzkoa), azken hilabeteetan gaixorik egon ondoren.

Euskal eszenako aurpegi ezagunenetako bat zen antzerkian, zineman, bikoizketan eta, batik bat, telebistan egindako lanei esker. Besteak beste, Maite filman parte hartu zuen, In fraganti antzezlanean, Teilatupean, Benta berri edota Ganbaran bai telesailetan, eta Aste Ero telesaioan (Martxelo Otamendi zen zuzendaria). Euskarazko ekoizpenak bultzatzen ere lan handia egin zuen.

Arizkunen (Nafarroa) bizi zen azken urteetan. Nekazalturismo etxea zeukan.

Politikan ere azaldu izan zen jendaurrean. Esaterako, Baztango EAJren lehendakaria izan da azkenaldian, hil arte, eta 2004an Espainiako hauteskundeetan jeltzaleen zerrendako kide izan zen.

Gaur izan da hileta elizkizuna, Hondarribian, 19:00etan hasita, Santa Marina elizan.

Antzerki munduko lagunak Sagarzazuren aldeko omenaldia prestatzen ari dira eta hurrengo egunetan egingo diote.

Argazkian, Idoia Sagarzazu 2001ean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.