Lehendakariordeak azaldu zuen EAE Euskal Autonomi Erkidegoan aurrerapen ekonomiko handia izan dela azken urteetan, baina sendotzen ekonomiko hori giro politikoak ez duela lagundu: batetik, "ETA erakunde terroristaren jardun arrazoi gabe eta inhumanoaren" ondorioz, eta, bestetik, Espainiako Estatuarekiko harremanak hondatzen joan direlako.
Testuinguru horretan, Estatutu Proposamenaren xedea giro politikoa normalizatzea dela esan du Zenarruzabeitiak. "Elkarbizitzaren eta bakearen aldeko apostua da; alderdien artek debate politikoa bideratu nahi du, hartara gaur egun inolako aitzakiarik gabe arbuiagarriak eta gaitzesgarriak diren indarkeriazko metodoak erabiliz beren burua euskal aberriaren salbatzailetzat agertzen duten indarrak argudio gabe uzteko", adierazi du lehendakariordeak.
Ildo horretatik azaldu du Ibarretxeren Planakeuskal nortasun nazionalaren onarpena eta euskaldunek beren etorkizuna erabakitzeko eskubidea aldarrikatzen dituela. Beren proposamena Quebeceko esperientziatik hurbil dagoela nabarmendu du Zenarruzabeitiak, Ipar Irlandako eredutik baino gertuago.
Politika
Idoia Zenarruzabeitia: "Ibarretxeren Planaren helburua ez da Espainiako Estatuaren barruan beste estatu bat sortzea"
Idoia Zenarruzabeitia Eusko Jaurlaritzako lehendakariordeak Estatutu Proposamena ('Ibarretxeren Plana' esaten zaiona) azaltzeko hitzaldia eman zuen atzo arratsean (gaur goizaldean Euskal Herrian) Montevideoko Unibertsitate Katolikoan. Hain zuzen ere, proposamenaren bidez "euskaldunen autodeterminazioa eskubidea" defenditu nahi dutela agertu zuen Zenarruzabeitiak, baina helburua ez dela Espainiako Estatuaren barruan beste estatu bat sortzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu