Agerraldi jendetsu eta plurala egin du Gure Esku Dago erabakitzeko eskubidearen aldeko dinamikak Donostian. Ilaski Serranok, Roberto Martinez Tiko-k, Iban Thicoipek eta Xabi Irujok hartu dute hitza denen izenean, euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez.
Datorren igandean, hautetsontzi erraldoiak eraiki, eta hainbat ekitaldi egingo dituzte Baionan, Gasteizen, Bilbon, Donostian eta Iruñean. Horietara joatera deitu dute, "denen esku" dagoelako erabakitzea ahalbidetuko duen hautetsontzia eraikitzea. Bideoa: Gemma Zabaleta eta Jone Goirizelaia.
[Youtube]https://youtu.be/DL_FOlb5Q8s[/Youtube]
Ehun lagun inguruk egin dute bat deialdiarekin. Politikagintzan aritutakoak, esaterako, Xabier Arzalluz EAJko presidente ohia, Carlos Garaikoetxea Eusko Jaurlaritzako lehendakari ohia, Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzaile ohia, Gemma Zabaleta PSEko kide eta Jaurlaritzako sailburu ohia, Jose Luis Uriz PSNko kidea, Javier Madrazo Jaurlaritzako sailburu ohia, Iñaki Zarraoa Getxoko alkate ohia eta Tasio Erkizia ezker abertzaleko kidea. Halaber, presente izan da sindikalgintza; Amaia Muñoa ELAko idazkari nagusi albokoa, Ainhoa Etxaide LABeko idazkari nagusia eta Jexux Uzkudun CCOOko kidea.
Patxi Zabaleta, Jose Luis Uriz, Javier Madrazo eta Carlos Garaikoetxea @GureEskuDago#E21pic.twitter.com/W3sMuwlyZF
— Jon Olano (@olano_urkia) June 14, 2015
Kirol alorreko ugari ere izan dira; tartean, Mikel Aranburu, Mikel Labaka, Roberto Martinez eta Inaxio Kortabarria futbol jokalari ohiak. Kulturgintza eta bertsogintzatik, bat egin dute, besteak beste, Igor Elortza, Arkaitz Estiballes, Julio Soto, Jon Maia, Amets Arzallus, Jon Sarasua, Ramon Agirre, Hasier Hormaza eta Mikel Urdangarinek.
Akademia eta irakaskuntzak ordezkaritza zabala izan du; bertan izan dira EHUko Francisco Letamendia, Ramon Zallo, Joxerramon Bengoetxea, Jule Goikoetxea eta Mario Zubiaga, Eusko Ikaskuntzako presidente Iñaki Dorronsoroz gain. Orobat, kazetari ugariren babesa jaso dute ekainaren 21eko ekimenek: Juan Kruz Lakasta, Gaizka Aranguren, Kike Amonarriz, Xabier Euzkitze, Andoni Aizpuru, Joseina Etxeberria, Martxelo Otamendi, Xabier Letona...
Beste alor batzuetako kideek ere atxikimendua adierazi diote dinamikari Donostian: Iker Markinez sukaldariak, Jone Goirizelaia eta Iñigo Iruin abokatuek, Imanol Esnaola Gaindegiko zuzendariak, Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak.