Igandean izango da aurtengo Nafarroa Oinez, Vianan, Giltza daukagu... lelopean, eta zer ez daukate prestatua!: haurrentzat txokoa, kontzertuak, dantzariak, bertsolariak, bazkariak... 50 ekitaldi baino gehiago egongo dira, zazpi egunetan banatuta, sei kilometroko ibilbidean. Egun eguzkitsua iragarria dago, gainera. Erentzun Ikastolak antolatu du jaia.
Ez da Vianan egingo den lehen Nafarroa Oinez izango, 1992an ere antolatu zutelako. "1992ko Nafarroa Oinez historikoa izan zen, gizartean eta kulturan izan zuen eraginagatik. Garai bat markatu zuen. Ikastolarentzat erabakigarria izan zen, txerritoki batean ezarritako geletatik, behar bezalako baldintzak betetzen zituen eraikuntza batera pasatzea ekarri zuen", dio Erentzun Ikastolak.
Ehun mila lagun espero dituzte aurten. "Nafarroa Oinez berezi bat izatea nahi dugu, legalizazioaren Oineza, Euskal Herri guztiarentzako Oinez indartsu eta erakargarri bat, aurreko Oinezean izan genuen jende kopurua gaindituko duen Oineza. Ziur gaude, Oinezak Ikastolaren proiektuaren behin betirako egonkortasuna ekarriko duela".
Gaur egun 133 ikasle dauzka Vianako ikastolak, eta igandeko jaialdian bildutako dirua eraikina handitzeko erabiliko dute.
Euskara
Igandean Nafarroa Oinez, Vianan
50 ekitaldi baino gehiago antolatu dituzte ikastolen aldeko jairako. Aurten bildutako dirua Erentzun Ikastola handitzeko erabiliko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu